Plaentxia.com, soraluzetarren webgunea
2007-05-30 12:05
Plaentxia, Plazentzi, Soraluze, Placencia de las Armas... herri zulo honetan hazi, hezi edo bizi diren denentzat eta munduko edozein parajetatik herriko berri jakin nahi dutenentzat sortutako orainkaria da Plaentxia.com.
Pil-pilean Euskara Elkarteak sortutako ekimena da. Herriko taldeek elikatutako informazio eta iritzien bilgunea izatea du helburu.
Hiru atal nagusi ditu oraingoz:
- Albisteak: pare bat albiste egunero
- Iritzia: albisteen gaineko komentarioak egiteko aukera dago
- Agenda: edozeinek nahi duen kontzertu, hitzaldi, antzerki... edozein ekitaldiren berri eman dezake
Sartu eta egizu zeure Plaentxia.com!
Erantzunak kargatzen...