Iruñean aurkeztu du UEUk udako ikastaroen aurtengo ekitaldia UDA ZURE NEURRIRA lelopean.
Berrikuntzekin datozen ikastaro hauek aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dutela eta edozeinek neurrira egindako ikastaro bat topatu dezakeela azpimarratu dute antolatzaileek.
Eibarren bi astez luzatuko ditu UEUk ikastaroak, eta Baionan zein Iruñean egoitza aldatuko du. Udan goi mailako formazioa eta euskara uztartzeko aukera paregabea, antolatzaileen ustez.
Matrikula ekainaren 21era arte egin daiteke
www.ueu.org webgunetik, eta udako ikastaroen
bloga ere martxan jarri dute 35. ikastaldi honen jarraipen estua egiteko.
Erantzun
Sartu