Sustatu logoa Teknologia albisteak

Spool.fm, hori bai irratia!

Joxe Aranzabal - Faroa
2007-06-07 09:06

Egun batez baino ez dut probatu, baina zoratzen nago Spool.fm sareko irratiarekin. Irrati horrek bilatzen uzten dizu zure gogoko abestiak, eta horiekin zerrendak egiten, zure gustuko abestiekin. (Faroan azaldua, eta hona ekarria haren lizentzia libreari esker).

Abestiak nahi adina aldiz entzun ahal izango dituzu sarean, zure ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe.

Ezaugarriak
Ezaugarri politak ditu Spool.fm honek, adibidez:

  • Erraz eraman ditzakezu abestiak batetik bestera, zerrendak egiteko. Baita abestiak hurrenkeraz aldatzeko.
  • Gomendioak egingo dizkizu, antzeko artistena.
  • Entzun zure lagun batekin batera (listen with a friend). Horri esker, momentuan entzun ahal duzu zure lagun bat entzuten ari dena.
Euskal musikarik apenas aurkitu dudan ezer. Benito Lertxundiren

Bizkaia maite besterik ez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu