Euskal Zinema Bartzelonan ikusteko aukera izango dugu maitzaren 29tik ekainaren 9rarte Euskal Etxeak antolatzen duen ZNMLD [zinemaldia]an.
Euskal zinema ikusteko aukera izatea da lortu nahi dena. Euskal Herrian sortzen diren proiektuak Bartzelonara eramatea. Maiatzaren 29an AGIAN dokumentalarekin hasiko da. Kirmen Uribe, Rafa rueda, Mikel Mendizabal eta Mikel Urdangarinek New Yorken egindako emanaldiekin. "Munduko 600mila euskaldunak New Yorkeko auzo batean sartzen dira" zihoen Kirmenek. Maiatzaren 30ean berriz gure herriaren historiara begirada bat emango diogu, Corazones Rojos eta Ezkaba dokumentalekin.31an Bartzelonako euskara ikasleek egindako laburrak ikusiko ditugu, euskaren bueltan egindako laburmetrai barregarriak. Ekaina hasteko Kutsidaxu bidea isabel izango dugu. Zubitik buelta berriz martxoaren 13an Donibanen gertatutakoa , Atotxa, El pozo, Sta Eugenia , 13m Donibane dokumentalarekin. Bukatzeko 6an Koldo Almendozekin hitrzaldia izango dugu, eta 8an Nomadak tx filma bere zuzendariaren iritziekin.
informazio gehiago http://blog.euskaletxeak.org
Oso ekimen interesgarria Bartzelonan antolatu behar daben hau. Kasualitatez datorren asteburuan han egongo naz, ikusiko dogu...
Halandabe, mezua idazteko beste arrazoi bat da. Gogoratu naz lagun batek behin esandakoaz: Egia dala kataluniarrek gehiagotan kontutan hartzen gaituztela geuk eurak baino. Nozko "Kataluniako Zinemaren Jaialdia" Donostian? (Edo Bilbon). Ez ginan aspertuko, ziur.
Zuen erantzunaren zain...