Teknologia albisteak

Bermeoko enpresa eta elkarteak euskalduntzen: Geurien be bai

Erabiltzailearen aurpegia
Ainara Ibañez - Elhuyar Aholkularitza
2007-05-29 : 13:05

Bermeoko 49 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmena sinatu zuten, maiatzaren 18an, Bermeoko XIII. Arrain Azokaren egunean. Sinadura ekitaldia eguerdiko 13:30tan izan zen Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta elkarte sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Juan Karlos Goienetxea alkatea bera ere han egon zen euskararen aldeko konpromisoa berresteko.

Geurien Be Bai

Herriari euskaraz bizitzeko aukera eta indarra eman behar zitzaizkiolakoan, Geurien Be Bai izeneko plana jarri zuen martxan 2004ko ekainean Bermeoko Udaleko Euskara Sailak. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta elkarteetan euskararen erabilera bultzatuko duen plana garatzea da, plan hitzartu, metodiko, neurtu eta beharretara egokitua hain zuzen ere, begirunea, parte-hartzea eta adostasuna oinarritzat hartuz. Herrian euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da xedea, plana erakunde bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz, eta euskara erakundeen kulturan eta kudeaketarako sisteman txertatuz. 2004. urtean hasi eta egitasmoak aurten 3 urte bete ditu. Dagoeneko 49 enpresak eta elkartek bat egin dute egitasmoarekin, eta aurrerantzean gehiago izango dira.

Geurien be bai egitasmoaren sinatzaileak

Orotara, esan bezala, 49 dira planean parte hartzen ari diren erakundeak: herriko kontserba-industria garrantzitsuenak, elkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika elkarteak, kultur-elkarteak,...

Honako hauek dira enpresa eta lan-munduko erakunde sinatzaileak:

-Albacora

-Astilleros de Bermeo

-Bermiopost

-Berton

-Garavilla/ Isabel

-Arroyabe/ La gaviota

-Lebazaleen kooperatiba

-Ormaza

-Royo

-Salica

-San Pedro Kofradia

-Serrats

-Tabernarien elkartea

-Zallo

-Echebastar

-Beruala

-Azoka berria saltzaileen elkartea

-ELA

-LAB

-BBK

-Euskadiko Kutxa

-Bankoa

-Behargintza

Honako hauek dira Bermeoko elkarte eta talde sinatzaileak:

-Alkartasuna dantza taldea

-Euskaraz berbetan

-Urdaibai eskubaloi taldea

-Arraun elkartea

-Sollube 707 Mendi taldea

-Bermeotarrak fanfarrea

-Zantzue kultur elkartea

-Ikuspegi kultur taldea

-Bermeoko abesbatza

-Bermeoko Futbol taldea

-MB 2000 Aisialdi taldea

-Erroxape emakume taldea

-Urre-urre txokoa

-Busturialeko Hitza

-Adiskide txokoa

-Kai gane txokoa

-Xixili gimnasia taldea

-Takon txokoa

-Bermeoko erraldoien konpartsa

-Urdaibai begirale taldea

-Haitz Nagusije auzo elkartea

-Artza Pelota elkartea

-Izaro abesbatza

-Urdaibai arraun elkartea

-Bermeoko saskibaloi taldea

-Berko kultur elkartea

Erantzun

Sartu