Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketa martxan

Parte hartzeko eskariarekin batera, egin nahi den graffitiaren zirriborroa ere bidali behar da. Epaimahaiak bidalitako zirriborroak aztertu eta guztien artean aukeratuko ditu uztailaren 14ko buruz burukoan Gernika-Lumoko hamar hormatan margotuko direnak. Eguna amaitzean, hiru sari banatuko dira lanik onenen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak. Oinarrien testu osoa lehiaketaren web orrian ikus daitezke.

Mendaron, Getxon eta Tolosan egindakoen ostean, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren laugarren edizioa izango da Gernika-Lumokoa, eta esan daiteke errotuz doan ekimena dela. Lehiaketa antolatzeko helburu nagusia gazte jendea euskararen mundura erakartzea da, haren gustuko jarduerak euskaraz antolatuz. Izan ere, gazteek euskara erabiliko badute, ezinbestekoa baita gazteen erreferentzia diren kultur adierazpide berriak ere euskaraz garatzea. Euskarari ez ezik, graffitiaren munduari ere egiten dio ekarpena lehiaketak. Iazko edizioak, esate baterako, graffitia bera zer den irakatsi zion ikusle askori eta aurreiritziak baztertu eta graffitiez gozatzeko aukera eskaini zion. Iazko edizioko argazki batzuk hemen ikus daitezke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu