Teknologia albisteak
2

Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Irazabalbeitia - Eleka
2007-06-04 : 15:06

Datorren ekainaren 14an Elekak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatuta Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak izeneko jardunaldia egingo da Donostiako Miramon Parke teknologikoan.

Jadunaldiaren helburua da erakustea nola informatikak, hizkuntzen teknologiak hain zuzen, eleaniztasun-egoerak egoki eta eraginkor kudeatzeko baliabideak eta erremintak eskaintzen dituen. UPCko David Farwell-ek emango du hitzaldi nagusia eta gero hainbat arrakasta-kasuren berri emango da.

Noiz: 2007/06/14
Ordutegia: 9:30tik 12:45ra
Tokia: Donostiako Elkartegi Teknologikoaren bulego orokorrean. Mikeletegi pasealekua 53 20009 Donostia

Jardunaldiari buruz informazio gehiago enpresa digitala webgunean.

Erantzunak

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2007-06-04 : 15:50

Zalantza sortu zaizuenentzat...

Jardunaldia EKAINAREN 14an da.

Sustatu
2007-06-04 : 16:06

Jatorrizko artikulua ere zuzendu dugu.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu