Sustatu logoa Teknologia albisteak

atera! bertsozaleen txapelketa bihar hasiko da martxan

atera - www.atera.org
2007-06-07 12:06

atera! jaialdia Goierrin antolatu den inprobisazioaren jaialdia da. Jaialdiaren ardatzetako bat plazaz-plaza ez dabiltzan bertsozale-bertsolarien arteko taldekako lehiaketa da, eta ostiralean izango da lehen saioa, Zegamako taldea eta Ataungoa aurrez-aurre ipiniko dituena.

Iritsi da, azkenean. Batzuek hainbeste denboran prestatzen jardundakoa ikusteko lehenengo aukera ostiralean izango dugu Zegaman, iluntzeko 9etan ostatuan afaldu ondoren.

atera!Aurrez-aurre bi talde indartsu izango dira, Ataungoa (Oier Zurutuza, Haitz Aierbe eta Asier Gonzalez Tximas) ), eta Zegamakoa (Ander Ormazabal, Jon Arakama Tyson, joseba Albizu Arbeltxo). Ataundar batzuk gazteagotan bertsotan ibiliak dira, maila ederrean gainera (Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa taldeka irabaziak dira). Zegamarrak berriz, beraien denbora librean, parrandan edo lagun artean ikasi eta jarduten direnak dira.

Txapelketa honen helburua normalean plazaz-plaza ikusten ez ditugunak kantuan jartzea da, beraiek ere egiten dakitena erakutsi dezaten, eta Goierri mailan etxeko giroan herri bateko zein besteko lagunek gozatzea. Saioa neurri handi batean etxean jokatzen duen herrikokideek antolatu dute. Zegamako ostatua bete egingo da ostiralean, beraz, tokia nahi duenak ahalik bezain laster erreserbatu beharko ditu sarrerak 655713053 telefonoan.

Informazio gehiagorako: www.atera.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu