Wally Olins eta Kodak, markaren kudeaketari buruzko II. Jardunaldian
2007-06-04 12:06
Markaren kudeaketaren inguruan enpresak sentsibilizatzea eta ingurune global honetan markak duen garrantziaz hausnarketa egiteko Branding edo Markaren Kudeaketari buruzko II. Jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK Komunikazioa enpresak, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz. Jardunaldia ekainaren 14an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian eta Wally Olins gurua izango da aurtengo izarra.
Jardunaldiaren helburua marka aktibo estrategiko bezala kudeatu beharraz sentsibilizatzea da eta, egunean zehar, partaideek brandinaren inguruan hainbat exenplu praktiko eta joera berriak ezagutzeko parada izango dute. Hauxe da egitaraua:
9:15: aurkezpena (Gipuzkoako Bazkundea; AZK Komunikazioa enpresako zuzendaria, Juanjo Brizuela eta Mondragon Unibertsitateko errektorea, Iosu Zabala)
9:30: 'Zergatik sinetsi behar dugu branding-ean?' (Wally Olins)
10:45: 'Kodak, jadanik ez da antzinakoa: mundu mailan eratua dagoen marka historiko baten gaurkotzea' (Stéphane Liévain, Kodak taldeko Europako Marketing-presidenteordea)
12:00 kafea
12:30-14:00 'mahaingurua: markaren kudeaketa inguru berezietan' (Grupo Condesako komunikazioko zuzendaria, Amaia Olasolo; Bilbao Metropoli 30ko Alfonso Martínez eta Orbeako Miguel Ocaña).
16:00-18:00 workshop kontzeptual eta praktikoa: 'Crossumer: belaunaldi berriko kontsumitzailea eta bere marka kuttunak. Ikerketa eta joerak'. Víctor Gil (The Cocktail Analysis).
Informazio gehiago eta inskripzioak, hemen.
Erantzunak kargatzen...