Ikusita zenbait ikaslek ez dutela euskara maila nahikorik, HUHEZIk protokolo bat onartu du, ikasle horien hizkuntza maila hobetzeko. Protokoloa datorren ikasturtean abiatuko da, baina maiatzean eta ekainean proba egingo zaie horrela eskatu duten ikasleei.
Horren haritik, Hizkuntzen Departamentuak arduradun bat izendatuko du probak diseinatu, pasatu, plangintza egin eta egoera horretan dauden ikasleen jarraipena egiteko.
Euskara maila dela-eta, bi ikasle mota bereiztuko dira:
Jakin ondoren zein euskara maila duten, konpromiso bat eskatuko zaio ikasleari, eta horren probagarri, hitzarmena sinatuko du. Hitzarmen horretan zehaztuko da plangintza, alegia, zein epetan zein helburu bete behar duen. Arduradunak plangintza horren jarraipena egingo du, eta aldian-aldian emaitzen berri emango die irakasleei.
Abiapuntu gisa, maila jakin bat eskatuko zaie ikasleei, ikasketen arabera:
Erantzun
Sartu