Teknologia albisteak

Renoko Euskal Liburutegiak webgune berria du

Erabiltzailearen aurpegia
Nere Erkiaga - Basque Library / Renoko Euskal Liburutegia
2007-06-06 : 13:06

Renoko Euskal liburutegiak bere webgunea eraberritu du, informazioa eskuragarriago izateko helburuarekin.

Liburutegiko webgune berria diseinatu da, lehen eskaintzen ez ziren zerbitzuak gehituz eta lau hizkuntzetako interfazeak garatuaz: ingelesa, euskara, frantsesa eta gaztelania. Diseinu argi eta erabilerraza garatu da, atal ezberdinetan banatuta dagoen informazioa erraz bilatzeko modua eskaini nahi izan baita.

Bilaketa errazak

Bilaketa-eremu bakar baten bidez eremu ezberdinetako informazioa eskuratu ahal da: liburutegiko katalogoa, euskal datu-basea, euskal artxiboa, euskal filmak eta baita aldizkariak ere.

Eduki berriak

Euskal Artxiboa: Renoko liburutegiak material ezberdinak jasotzen ditu bere artxiboan, Euskal Ikergunearengandik eta baita oparigileengandik jasotako dokumentu bildumak, argazkiak, audio eta bideo grabaketak, eta baita orotariko bildumak ere, kartelak, esku-orriak, eta abarrak. Orain arte eskuragarri egon ez den informazio hau ere webgunearen bidez ezagutzeko eran jarri da.

Aldizkariak: Katalogoan jasota egon ez diren ehunka izenburu bilatzeko aukera dago orain.

Liburu berriak: Liburutegiak eskuratutako liburu berriak rss jarioa bidez eskaintzen dira, aldizka eguneratuaz.

Esteken bilduma: Euskal mundura lehengo aldiz hurbiltzen denarentzat eta baita Euskal gaiei buruz informazio sakonagoa bilatzen duenarentzat eskainitako estekez osatua: euskal diaspora, kultura, hizkuntza, genealogia, liburutegi eta datu-baseak, unibertsitateak, euskal ikerguneak, komunikabideak, estatistika eta abar.

RSS jarioak: Euskal Herriaren berri ingelesez ematen duten rss jarioez osatu da liburutegiko webgunea, euskal gaiei buruzko informazio gaurkotua eskainiaz.

Liburutegiko berriak: Liburutegiaren inguruan sortutako berriak zabaldu nahi ditugu atal honen bidez. Berririk esanguratsuenak hasierako orrian sustatuko ditugu. Egungo berria, adibidez, Renoko Euskal Liburutegiko Arduradun lanpostuari buruzkoa da.

Renoko Euskal Liburutegiaren proiektua burutzeko liburuzaina

Euskal Liburutegia proiektu interesgarri baten erdian dago eta proiektu hori burutzeko prest dagoen liburuzain baten bila gabiltza. Lanpostua University of Nevada Renok eskaintzen du, ondorengo helbidean: https://www.unrsearch.com

Erantzun

Sartu