Teknologia albisteak

Aisiola: Ikastolen elkarteko begirale eskola

Erabiltzailearen aurpegia
Ikastolen Elkartea
2007-06-04 : 13:06

Aisiola begirale eskolak, 2007/2008 ikasturteko haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaroaren matrikula zabalik du.

Ikastolen Elkartean, aspaldidanik, sakon landu izan dugu aisialdiko esparrua jarduera ezberdinen bitartez (udalekuak, hizkuntzak lantzeko egitasmoak, gazte elkarteak, kirol topaketak, ikastolaz kanpoko ekintzak, ikastolako ekintza edo jai berezietan, etab...).

Hala ere, urteak pasatu ahala aisialdiko ekimen hauek gauzatzeko pieza klabe batzuk zeudela konturatu ginen: begiraleak. Begiraleak dira ume-gazteen heziketa lana aurrera eramango dutenak. Eurak dira umeei baloreak, ezagupenak eta bizipenak transmitituko dizkietenak eta umeentzat eredu izango direnak. Horregatik eta hezkuntza integralaren aldeko apustuan aurrera egiteko, Ikastolen izaeran oinarritzen den Aisiola: aisialdi eskola sortu zen.

Gazte euskalduna bazara, haur eta gazteekin lan egitea gustuko baduzu, Ikastolen proiektuarekin bat bazatoz eta aisialdiko hezkuntzan begirale izan nahi baduzu ……..ZATOZ GUREKIN!

  • Talde esperientzian oinarritutako heziketa.
  • Metodologia aktiboa eta partehartzailea.
  • Ikastolen elkarteko proiektuetan praktikak egiteko aukera.
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak onartutako haur eta gazteen aisialdirako begirale titulu ofiziala.
  • Unibertsitateko aukera askeko kredituekin baliokidetzeko aukera.

Matrikulazio epea: irailaren 12 arte. Ikastaroaren plan osoa, baldintzak eta matrikulazio fitxa www.bieikastola.net gunean daude.

Erantzun

Sartu