Gipuzkoako goi kargu politikoek, lana bukatu ondoren soldataren %80 urtebetez kobratzen jarraitu dutelako nahiko iskanbila izan dugu azken aldian. Eskandalua zuzentzeko ordea norberak bere soldata kudeatzea modukorik ez dago....
Euskal pilota gorantz doan momentu honetan betiko modalitateez gain badaude batzuk galtzeko zorian duadenak. Bat, errebotea.
Hamargarren urteurrenaren aitzakiarekin, Euskara Elkarteen etorkizuna, oraina eta, batez ere, etorkizuna aztertu nahi du Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak. Horretarako, E2i: Euskara Elkarteak Ibilian jardunaldiak antolatu ditu. Donostiako Miramon Teknologia Parkean izango dira, azaroaren 23an.
Andoni Sagarnaren Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia sarean dago jada. "Web semantikorako ez badugu euskara prestatzen, gizarte digitalaren Harri Aroan geratuko gara", esan zuen, besteak beste Sagarna ingeniariak joan den ostiraleko ekitaldian.
Eusko Legebiltzarrak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (Jaurlaritzaren organo bat) gogorarazi diote EHUri ez dela legezkoa notak ezartzea ohar-taulan, ikasleen izenekin, ezta ere NAN zenbakiekin. Ricardo Gomez EHUko irakasleak ondo azaltzen du kontua bere blogean.
Kaixo.com-ek bere 10.urteurrena ospatzeko euskal internauten artean bere abestia elkarbanatu du. Gainera abestiaren bideoa egiten ausartzen direnenentzat bideoa publikatzeko sistema bat prestatu du.
Atzo izandako matxuraren ondoren, osatzen ari gara polito-polito. Bereziki animatu gaitu Anjel Lertxundik gaur Berrian eta blogean argitaratu duen testuak: Mantenua.
Patziku Perurenak liburu berria du dendetan. Primerako albistea. Baina kontuz denda batera joaten bazara erostera liburuaren izena hedabide batetik hartu ondoren. Agian etxera libururik gabe itzuliko zara eta.
Eusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, "maila goreneko erakunde aholkularia", eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, CC lizentziari esker hona ekarria)
Istripua izan dugu. Joan den ostiral goizetik (urriak 19) Sustatun kargatu ziren argazki, artikulu, erantzun eta abarrak, desagertu egin dira gure makinetatik. Istripuaren ondorioz Irungo ospitalera eraman dugu zerbitzaria, baina, kasuenlaletxe, gezurra da wifia dagoela dioen kartel hori! Puff...
Urriaren 26an, ostiralarekin, Bertso Rap Sound System taldearen doaneko musika-emanaldiak emango dio hasiera Sustraiez Blai Jaialdiaren zazpigarren edizioari, gaueko 22:00etan, Ordiziako plazan.
Irungo ospitalean nago. Senide bati laguntzen, ebakuntza izan ondoren. Dena oso ondo joan da, eta bihar bertan etxera joateko baimena eman diote. Ospitaleko sarrera nagusitik sartzerakoan, WiFi sare bat dagoelaren berri ematen zuen afitxa ikusi dut (SPRI erakundearen dirulaguntzarekin jarritakoa). Ah! nire eposta begiratzeko parada egingo dut, azken ordu hauetan ez bainaiz konektatu eta ziur, postontzia mezuz gainezka izango dudala.
Debabarrenak badu jada eskualdeko garapen iraunkorraren inguruko gaiez eztabaidatzeko txokoa interneten: Ibaiarte bloga. Deba ibaia bizkarrezurtzat duen eskualdean garapen iraunkorrerako apustua egin da eta, horretarako, herritarren iritzia plazaratzetik hastea da onena.
Bernardo Atxagak, euskal idazlerik ezagun eta internazionalenak, webgunea estrainatu du: Atxaga.org. Webgune berriak 6 atal ditu: Idazlea (biografia laburra), Bibliografia, Testuak, Argazki-galeria, Albisteak eta Bloga. Atxagak berak idatziko du astero-astero bere blogean.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren VI. Astearen inaugurazio-ekitaldirako Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak Jimmy Wales gonbidatu du, Jimmy Donald "Jimbo" Wales, Larry Sanger -ekin batera, Wikipediaren sortzailea da. Hitzaldia datorren azaroaren 5ean, astelehenean, izango da, goizeko 11:00etan Arabako Teknologia Parkeko Auditoriumean
Egindako lanetik etengabe ikasteko asmoarekin, esperientzien sistematizaziorako egitasmo batean hartu du parte Elhuyar Aholkularitzak Euskal Herriko, Valentziako, Costa Ricako eta Kolonbiako beste erakunde batzuekin batera. Egitasmo honek "Euskara Planak: nondik gatoz, non gaude eta nora goaz" argitalpena ekarri du.
Bertizaranako Udalak salaketa jarri du epaitegietan blog baten kontra. Udal pleno batean onartu zen salaketa jartzea.
Kalapita bitxia "El Pais"eko erredazio kontseiluaren matxinada eragin duena. Madrilen egunkari horrek dituen 250 kazetarien artean bi heren baino gehiago asaldatu da "el Paisek" (Pradera jaunak, edo Unzuetak akaso?) Che.ren irudia kakazteko egin duen editorialarekin.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiaren azterketa egin du. Deialdi horretan 614 lanpostu eskaintzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan. Lan deialdi horrek izango dituen ondorioak nabarmendu dituzte Behatokiko arduradunek: Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar.
Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioaren 10. urtemuga gaur da. Analisi eta ikuspegi askotarako ematen du kontuak, baita Interneten ere. Gaiaren ertz guztiei ezin erreparatuta, hiru kontutxo ekarriko ditugu, agian inkonexoak: The New York Times-ek Bilbo efetkuaz egindako analisia, euskal kulturgileen ikuspegia berrikusia (Hasier Etxeberriaren eskutik), eta terrorismoaren biktima batzuek urtemugarekin duten kexua.