Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sustaturen mantenu lanak

Atzo izandako matxuraren ondoren, osatzen ari gara polito-polito. Bereziki animatu gaitu Anjel Lertxundik gaur Berrian eta blogean argitaratu duen testuak: Mantenua.

Ostiraletik asteazkenera argitaratu ziren testuetan, portadara irtendako artikulu gehienak berreskuratu ditugu artxiborako, baina ez denak.

Erantzunetan, galera handiagoa izan da. Horrek ematen digu pena gehien, irakurleon aportazioak ezabatu izana. Barkatu hitzak ezereztuta ikusi dituzuen guztiei.

Argazkietan, Frida Hartz mexikarraren bat galdu zaigu, baina haren lanaren erreferentzia zehatzagoa Jabi Zabalaren blogean duzue.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu