Andoni Sagarnaren Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia sarean dago jada. "Web semantikorako ez badugu euskara prestatzen, gizarte digitalaren Harri Aroan geratuko gara", esan zuen, besteak beste Sagarna ingeniariak joan den ostiraleko ekitaldian.
Hizkuntzaren teknologia nagusien errepasoa egin zuen Sagarnak, eta zenbait estrategia eta eginbehar azpimarratu, adibidez, euskararen corpusen osaketa. Honako izenburua eman zion hitzaldiari Sagarnak: Euskara eta Informazioaren Teknologiak. Egungo egoeratik etorkizunera begira. Joan den ostiralean irakurri zuen, Donostian egindako Euskaltzaindiaren biltzarrean.
Hamasei orriko hitzaldi sakon eta mardul bat da, baina azkenean, bere estrategia proposamena esaldi batean biltzan saiatzen da Andoni Sagarna:
Dagoeneko metatua dugun jakintzan eta praktikan oinarrituz, Hizkuntzaren Ingeniaritzako produktuen eta zerbitzuen industria bultzatzea, hedadura handiko hizkuntzen merkatuetan errentagarritasuna bilatuz, bide batez euskarak datorren munduan bizirik irauteko beharrezkoak izango dituen tresnak landuz.
Euskaltzaindiaren webgunean argitaratu da hitzaldia PDF formatuan.
Scribd gunera igo dugu, Flash ikuskatzailearekin edo beste bertsio batzuetan ikusi ahal izateko.
Euskaltzaindiaren webgunean Jean Louis Davant-ekin egin zion harrera hitzaldia ere badago: Aizkolariak eta zizelkariak (hori PDF gisa).
Erantzun
Sartu