
Datorren asteartean, hilak 23, egongo da liburudendetan Harry Potter sortako 6. liburu euskaratua: Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea. Iñaki Mendiguren dagoeneko itzultzen ari da sortako azken liburua, 7.a, eta 2008. urteko Durangoko Azokarako egongo da kalean hura.
UEU, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, Nazioarteko Gaien Inguruko Tailerra antolatu du. Bertan, egungo nazioarteko egoera ulertzeko II.Mundu Gerran sortutako zenbait kategoria eta aldagai aztertu eta egungo errealitatean txertatuko dira. Egungo nazioarteko Ordenua ulertzea izanik helburu nagusia.
Karlos Zurutuza kazetariak hiru aste eman ditu Irakeko Kurdistanen. Orain, han bizi izandakoak www.argia.com/kurdistan webgunean kontatuko ditu. Hilaren 26a arte, egunero kronika labur bat idatziko du bertan.
Donostiako Tabacalera dela eta, gomendio bat eta bi eskaera. Bat: igandean amaitzen da Schnabel erakusketa; ez bazara igaro eta aukera baduzu, ikusi. Bi: Mesedez ez erreformatu eraikin hau, utzi dagoen bezala. Hiru: utzi herritarrei argazkiak ateratzen, edozein komunikabideri uzten zaion bezala.
Topaguneak, AEK-k , Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak mintzapraktika egitasmo bateratuak aurkeztu dituzte Bilbon. Mintzapraktika egitasmoen zabalkundea elkarlanean egiteaz gain, aurrerantzean mintzapraktika taldeentzako erreferente eta plataforma bilakatu nahi duen webgunea ere aurkeztu dute.
Bilboko Ingeniaritzako Txantxangorri Euskara Taldeko kideek salatu dutenez, zuzendaritzak eskolan duten gelatik bota nahi ditu.
Aritza Taldeak historia ikastaro bat antolatu du Villabona-Amasan, metodologia berriaz, saio intentsiboak izanen dira. Mikel Sorauren historiagilearen laguntzaz materiala eta bibliografia bilduko da, irakurri eta informazioa eskuratzeko, eta gero, bost eztabaida eta alderatze saioetan bateratze-lanari ekinen zaio. Hilero saio bana, eztabaida bana, laburbiltze saio bana.
Hitzaldia EHUko Informatika Fakultatean (Donostia). Asteartean, hilak 16, arratsaldeko 4etan gradu-aretoan. Gaiak: Informazioaren berreskuratzea eta hizkuntzaren prozesaketa. Kontsultetako informazioa ustiatzea HAP masterrak antolatuta
Zenbat bider gogaitu zaitu Internet bilatzaile batean zerbait xerkatu eta euskarazko emaitzarik ez aurkitzeak?
Appleberri.com webguneak diseinu berria eta atal berriak ditu. Appleberri euskal mac erabiltzaileei zuzenduta dago. Parte-hartzea bultzatu nahi da bigarren aro honetan, horretarako sortu diren aukera (argazki galeria, bideokasta eta foroa) berriez baliatuz.
Eibarko enpresa da CodeSyntax. Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu Euskal Herrian (Sustatu, adibidez), eta gehiago egin nahi ditugu. Gainera, spin-off bat sortu da jada CodeSyntax-en erraietatik: Tagzania Zerbitzuak. Injinerutzaren alorra indartu nahi dugu, hortaz.
Euskalbarren bertsio berria Mozilla fundazioak gehigarrientzako duen webgune ofizialean argitaratzea erabaki genuen bere garatzaileok. Gaur, Mozilla fundazioko kideen errebisio prozesu baten ondoren, Euskalbar 3.0 argitaratu eta publiko egin dute.
Gazteriarekin lotutako bi webgune euskaldun, Bilboko jaietako Kaskagorri konpartsarena, eta Gaztesarea atariarena, Entzutegi Nazionalean deituta daude (haien arduradunak, pentsatzekoa denez) gaur goizerako, hilak 23.
2007ko Zientzia Astearen edizioan Wikipedia Euskaraz Blai deitutako lehiaketa ospatuko da. Lehiaketaren helburua Zientzia eta Teknologiako eremuan Wikipediari euskeraz ekarpenak bultzatzea izango da. Ekarpen horien artean hoberenak sarituko dira aurtengo Zienzia Astean. Eta nolako sariak!
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak ITZULTZAILE bat behar du, gaztelaniatik euskararako itzulpen teknikoak egiteko.
Iaz baino 50 saio gehiago hitzartu dira aurten Idazleak ikastetxeetan programaren baitan. "Ez zuen programa horrek hasiera erraza izan, hamar idazle hasi baitziren lanean Donostia inguruan saio bakan batzuk emateko. Pixkanaka joan zen hazten, hezten, eta gaur esan dezakegu heldutasunera iritsi dela.
Radiohead-en azken diskoa sarean dago. MP3 formatuan, kopiaren kontrako babesik gabe eta dohainik. Eta ez pirata esaten dieten horien merituz, baizik eta taldeak berak jarri duelako sarean. Izatez, luxuzko edizio bat (biniloarekin, liburuxkarekin; oinarri fisikoan alegia) edo mp3 formatuan eros dezakezu, baina azken kasu honetan, zeuk aukeratzen duzu prezioa, eta salneurri hori zero eurokoa dela irizten badiozu, doan irtengo zaizu.
Googlek Jaiku erosi du, mikro-blogintza zerbitzu bat. Jaikuren sortzailea, Jyri Engestrom soziologo finlandiarra, Euskal Herrian izan zen uztailean eta webgintzaren inguruan mugitzen garen zenbaitzuk harekin topo egiteko aukera izan genuen. Topaketa horretan antzeman genuen, mikro-mezuak partekatzeko baino gehiago, Jaikuren aplikazio mugikorrean zegoela zerbitzu honen altxorra.
Aurtengo Donostiako zinemaldira gonbidatutako sortzaile honek eman zuen hitzaldian esandakoak aproposak iruditu zitzaizkigun datorren urriaren 25erako prestatzen ari garen 30+10 mintegiaren aurkezpena egiteko.