Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008
2008rako Gipuzkoako Foru aurrekontuen zirriborroak 19. artikuluko 2. puntuak honela dio:
2. Diputatu nagusiaren, foru diputatuen, zuzendari nagusien, foru merkataritza sozietateetako gerenteen eta horiekin parekatutakoen ordainsariak 2007ko abenduaren 31n indarrean egongo direnak izango dira, Foru Administrazioko langileen ordainsari guztien hazkunde portzentajea gehituta.
Konkretuki eranskinean ikus daiteke zein izango den igoera: %6,16.
Finean beraien soldataren hazkundea ez dute lotu langileen soldata hazkundera, orotara pertsonal gastuen hazkundera baizik. Berdintasun itxura adieraziz poltsikoak berotzeko bide ona txo.
Adegik igoera hori aplikatuko die langileei?
Eudelek Foru langileei eta udal langileei igoera hori eskainiko die?
Aurrekontu zirriborroa: PDF dokumentua.
Erantzunak kargatzen...