Haririk gabeko konexio birtualak Irungo ospitalean
2007-10-24 11:10
Irungo ospitalean nago. Senide bati laguntzen, ebakuntza izan ondoren. Dena oso ondo joan da, eta bihar bertan etxera joateko baimena eman diote. Ospitaleko sarrera nagusitik sartzerakoan, WiFi sare bat dagoelaren berri ematen zuen afitxa ikusi dut (SPRI erakundearen dirulaguntzarekin jarritakoa). Ah! nire eposta begiratzeko parada egingo dut, azken ordu hauetan ez bainaiz konektatu eta ziur, postontzia mezuz gainezka izango dudala.
Deabruaren sistema eragilea abiatuko dut, ea zer moduz moldatzen den Redmond-eko sistama Irungo ospitaleko wifiarekin. Gauza bera, ezin Googlerekin konektatu. Beno, sarreran dagoen ospitaleko langile bat ikusi dut eta galdetzea bururatu zait.
- "Bai, agian ez duzu zertan ari naizen jakingo, baina hor agertzen den kartelaren arabera WiFi sare bat duzue ospitale honetan eta behin baino gehiagotan saiatu arren, ezin izan dut konexiorik lortu. Ba al dakizu zerbait berezirik egin behar al den konexioa lortzeko?"
- "Bai, egia da afitxa hor dagoela, baina badakizu zer? 'de adorno', besterik ez. Informatikariarekin hitz egin dugu honi buruz eta ez du ezer jakin nahi. Ez dago konexiorik eta ez dut uste egongo denik"
Aurrera doan herria.
Erantzunak kargatzen...