Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz
2007-10-18 14:10
Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok gogorarazi du Lanbide Heziketaren gabeziak nabarienak direla: Euskaraz egin ahal izateko aukera gutxien ematen duena da Lanbide Heziketa, aurrera egiteko irakasle euskaldunak behar dira.
Euroituna
Horren harira, 2005ean Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendio zuzena egin zion Espainiako Estatuari. Betebehar horren eskuduntza Jaurlaritzak du; hortaz, berari dagokio Europako adituek egindako gomendioa betetzea. Izan ere, Euroitunaren konpromisoaren ebaluazioa egitean, administrazioak propio jasotzen du euskarazko irakaskuntza txikia dela: Egia esan, euskarazko hezkuntza tekniko eta profesionalaren estaldura murritzagoa da
Gauzak horrela, Behatokiko zuzendariak azaldu du ez dela ulertzen kontratazio berrietan euskarazko irakaskuntza bermatuko ez dituzten lanpostuak sortu izana. Jaurlaritzak Euroitunaren ebaluazioan propio jaso duen hutsunea betetzeko aukera zuen lan-deialdi honetan.
Bestetik, Jaurlaritzak nabarmendu bezala, D ereduaren etengabeko igoera izan badugu ere,
D ereduan dauden ikasleak Lanbide Heziketako moduluetara iristean, ez dute eskaintza osoa euskaraz. Zer gertatuko da orain D ereduan euskalduntzen diren ikasleekin 6 urte barru Lanbide Heziketara iristen direnean?, galdera luzatu du Paul Bilbaok. Behatokiko zuzendariak, euskalduntze prozesuak jarraipena behar duela nabarmendu du, ezin dugu eten Lanbide Hezkiketan.
Erantzunak kargatzen...