Sustatu logoa Teknologia albisteak

Noten zerrendak argitaratzea auzitan EHUn

Sustatu - Filoblogia
2007-10-29 07:10

Eusko Legebiltzarrak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (Jaurlaritzaren organo bat) gogorarazi diote EHUri ez dela legezkoa notak ezartzea ohar-taulan, ikasleen izenekin, ezta ere NAN zenbakiekin. Ricardo Gomez EHUko irakasleak ondo azaltzen du kontua bere blogean.

Notak izen-abizenen ondoan publikoki jartzea, datuen pribatutasunaren kontrakoa omen da. Baita izenik jarri gabe, nortasun agiriaren zenbakia jartzen bada.

Alternatiba omen da ikasle bakoitzaren nota kode ezkutu jakin batekin inprimatzea, eta ikasleak izango luke bidea kode hori jakiteko.

Bide aldrebes hori barik, Ricardo Gomezek baliabide elektronikoak erabiltzeko proposatzen du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu