Sustraiez Blai Jaialdiaren zazpigarren edizioa
2007-10-24 13:10
Taldeari esker, bertsolari eta rap-kantari baten artean alde handirik ez dagoela baieztatu ahal izango dugu, biek ala biek inprobisatzen baitute, esaten dutena errimatu eta musikaren konpasari jarrai diezaion. Beti mezu bat eman nahian eta askotan, oso intentzio garbia erakutsiz; hala nola, aldarrikatzea, protesta egitea edo agerian uztea gure gizartearen hutsuneetakoren bat. Rap-erritmoan abestutako bertsoek erakutsiko digute zein hurbil dauden geografian hain urrun dauden hainbat tokitako musika-estiloak. Honen guztiaren egileak, berriz, hauek izango dira: Unai Muñoa eta Xabier Silveira bertsolariak, Bilbo eta Barakaldoko 121 Crew eta Norte Apache rap-kantariak eta Reggae Sound System-a, berriz, Euskal Herriko Aritz Sound System, Japoniako Kurandoko Rootsseeker + Ingalaterrako Jah Mayna-ren esku egongo da.
Azpimarratzekoa da, gainera, hainbat break-dantzari eta graffiti-margolari ikusi ahal izango ditugula. Sarrera doanekoa da eta musika-emanaldia Sustraiez Blai eta HITZARO Euskara Elkartearen elkarlanari esker antolatu da.
Informazio gehiago: www.sustraiezblai.org helbidean
Erantzunak kargatzen...