Teknologia albisteak

Basque Open Industry biltzarra BECen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-28 : 09:52

Basque Open Industry (BOI) biltzarrak, SPRI sustapeneko erakundeak antolatuaj, EAEko ekosistema industriala eta teknologikoa erakutsiko dizkio Europari Enpresa Txiki eta Ertainaren (ETEen) Europako Astean (SME Week) BECen.

ETEen aste europarra azaroaren 13tik 17ra bitarte izango da, eta BOI biltzar honek bi lehenak beteko ditu BEC-en.

Azaroak 13

Lehen egunean, 13an, Lehen egunean, Estatu Batuetako Energia Saileko ordezkari batek eskainiko du konferentzia nagusia eta, ondoren, mahai-inguru bat izango da Euskadiko industria-ekosistemari buruz, nazioarteko ikuspegitik begiratuta. Gainera, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) talentuak erakundeetan duen garrantziari, industriarekin lotutako bokazio profesionalak sustatzeko beharrari, nazioarteko inguruetan dagoen jarduera profesionalaren gaitasunari eta talentua erakartzeko politika publiko-pribatuak zabaltzeko beharrari erreparatuko dio.

Arratsaldean, BIND 4.0 programaren arrakasta-kasu batzuk hurbiletik ezagutzeko aukera egongo da. Programa horrek ia 200 startup suspertu ditu, hainbat tamaina eta industria-sektoretako Euskadiko beste enpresa batzuekin izandako loturari esker.

Azaroak 14

Asteartean, industria adimendunaren joera berriei erreparatuko diete, bi gai nagusirekin:

Bestetk, Basque Research & Technology Alliancen (BRTA) inguruan bilduta dauden Euskadiko zentro teknologikoen indarra agerian geratuko da digitalizazioari eta industria berdeari buruzko hainbat hitzalditan, bere ikerketa-agendaren lau lerroak azalduz:

  1. Industria Adimenduna,
  2. Osasun pertsonalizatua,
  3. Elikadura Jasangarria eta
  4. Trantsizio Energetikoa.

Halaber, arratsaldean fabrikazio aditiboarekin, material aurreratuekin, robotikarekin, makina adimendunekin eta osasun digitalarekin hainbat arrakasta-kasu azalduko dituzte Basque Digital Innovation Huben (BDIH) barruan.

Informazio gehiago

Izena emateko eta informazio gehiagorako, hemen: https://agenda.spri.eus/basque-open-industry/

 

Erantzun

Sartu