EAEko Udal Legeak Konstituzioa urratzen duela erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak, "era bidegabean" urratzen duelako "oreka linguistikoa". Udalbatzaren funtzionamenduan gai-ordena, mozioak, ebazpenak eta abarrak euskaraz bakarrik izan daitezkeela dio lege horrek, salbuespen batekin: ez bada zinegotzirik demostratzen duenik berak euskaraz ez dakiela. Baina salbuespen hori ere ez da aski.
Euskara hutsezko udalbatzaren funtzionamenduak zera erasotzen du, Konstituzionalaren arabera: bi hizkuntza koofizialen arteko oreka linguistikoa, zeren eta gaztelaniaren erabilpena jartzen da euskara ez jakitearen baldintza gisa". Horrek murriztu egiten omen du, bidegabe, herritarrek administrazioarekin jardutean hizkuntza aukeratzeko daukaten eskubidea.
Beste epai ezagun batzuetan, justo kontrako argudioarekin zapaldu diren euskaldunen eskubideak: non eta herritarrek administrazioarekin jardutean hizkuntza aukeratzeko eskubidea behar luketen, zeren epaiak egon dira berriki esaten dutenak deialdi publikoak zerbitzuak eta langileak kontratatzeko, hor ezin dela euskararik eskatu.
Era horretako kasuak izan dira:
Adierazpen batzuk gaur arratsaldean bertan jakinarazitakoak:
Adierazpen horietan agertzen den azaroaren 4koa deialdiaren aipua honi buruz da, Kontseiluak deitutako manifestazioa.
Erantzun
Sartu