Teknologia albisteak

Mendigatxa GPT eta Emma mintzalagun automatikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-24 : 10:19

Hausnarketa interesgarria zekarren Iñigo Aranbarri joan den igandeko Berrian, "Azken euskalduna" izeneko iritzi artikuluan. Azken hiztuna desagertu ondoren ere, testigantza informatiko bat geratuko ote den, erronkarierazko azken hiztunetako baten izenetik, Mendigatxa GPT kontzeptua asmatuz. Hiztunik ez bada, nori egingo diote makinek edo adimen artifizialek euskaraz? Tira, makina edo adimen artifiziala hiztunak sortzekoa ere aurkitu dugu aste honetan, TalkPal.ai, adimen artifizialeko mintzalaguna, hizkuntza hobetzen lagunduko dizuna. Emma deitu duten mintzalagun baten bidez. Katalanez badabil, euskaraz ez oraingoz.

Aranbarriren hausnarketa zetorren Gaitu.eus-en aldeko mezuak ikusita, Common Voice ekimenean euskarazko grabaketak egiteko kanpainatik. Hala ulertzen zaio:

«Erronka berri bat dugula euskaldunok», orain artekoak zaharrak bagenitu bezala. Milaka ahots behar dira, omen, «makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten». Ez da asko eskatzea. Gure ahotsa, horra Adimen Artifizialak behar duen odola etorkizunean euskaraz egin dezan.

Dio Aranbarrik... "Mendigatxa GPT dei dezaketen makina batek segituko baitu kalakan hondarreko hiztunaren ezpainak lehortu eta gero ere. Nori jardungo dion, horixe ez dakit."

Guk aupatzen dugun mintzalagun automatiko hau, TalkPal.ai, zenbait hizkuntzatan dabil, tartean galesa eta katalana, ez ordea euskara. Idatzizko interakzioaz gain, ahots sintesia ere badu ahoskera lantzeko. Doako oinarrizko bertsio bat dago, eta aukera gehiago ordainduz gero.

Txiolari katalan bati irakurri diogu ez dabilela txarto... Hona bere pantaila irudia, Emma mintzalagun katalan robotikoarekin berriketan:ç

Erantzun

Sartu