Teknologia albisteak

Palestinako informazioa Wikipedian hobetzeko erronka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-01 : 08:42

Azaroan munduko Wikipedia askotan Asiaren hilabetea ospatzen da. Aurten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) eta Jordaniako Arabiar Eduki Digitalaren Elkarteak artikulu elkartrukea antolatu dute, euskaraz Palestinari buruzko edukiak hobetzeko euskarazko Wikipedian. Erronka eta lehiaketa azaltzen duen atari-orri espezifikoa hemen.

2015ean hasita, Wikipedia bakoitzak bere on-line editatoia antolatzen du azaroan kontinente honi buruzko artikuluak hobetzeko helburuarekin. Guztira, munduan zehar, 28.000 artikulu sortu dira 60 hizkuntza erabiliz, eta 2.000 wikilarik hartu dute parte.

2023ko honetan, ekimen bereziz, ediziorako 200 orri / gai posible proposatu dituzte euskarazko Wikipedian, Jordaniako Arabiar Eduki Digitalaren Elkartearen laguntzarekin. Horietan editatzeko modua puntuka antolatuko da azaroaren 1 eta 30a bitartean, eta lehia bat egongo da, sari xume batzuekin lehen hiruentzat, 100 euroko kultura bonoa lehenarentzat, eta bi bono 50 eurokoak 2. eta 3.arentzat.

Ekin beraz, hemendik, bihartik hasita eta azaroa amaitu arte.

 

Erantzun

Sartu