Epaitegietako oldarraldia, epaiz epai dokumentatua
Biharko du deitua Kontseiluak euskararen aldeko manifestazio handia, Bilbon, Euskalduna Jauregiaren paretik, 17.00etan, lelo honekin: "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat". Uztailean "oldarraldia" termino ekarri zuen hiztegi ohikora Kontseiluak, kasu honengatik:
- Espainiako Konstituzio Auzitegiak udalerri euskaldunei euskara hutsez funtzionatzeko aukerak murriztu zizkien, EAEko Udal Legeko 6.2. artikulua partzialki baliogabetuz.
Aurretik izandako beste epai latz hauen ondoren etorri zen uztailekoa... hona batzuk:
- Erandioko Udalekoa, ezin hizkuntza eskakizuna jarri udaltzain lanpostua,
- Uliazpi Fundazioari buruzkoa, 34 lanpostutan euskara eskatzea legez kanpokoa.
- Barakaldoko kultura zerbitzuena, ezin euskara maila eskatu azpikontrata batean.
Eta segi irakurtzen, ze gehiago ere badaude.
Hain zuzen ere,
- Irungo udaltzainena, 2021ekoa, non udaltzaingoan sartzeko euskara eskatzea diskriminatzailea dela ebatzi zen.
- Nafarroako hainbat udaletakoa,
- Euskara hizkuntza “zailegia” dela argudiatu zuen Laudioko lanpostu bati buruzko epaia.
Eta azkenengo hilabete honetan, gorago zerrenda honetan aipaturiko Auzitegi Konstituzionalaren argudioak errepikatuta ikusi ditugun, bi kasutan, eta bietan EAEko Udal Legearen garapen dekretuan euskararen aldeko neurriak baliogabetzeko.
Urriko bi epai hauek, biak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eman ditu,
- Vox alderdiak aurkeztutako salaketa baten aurreran, lehen hitza euskaraz arautzea ere diskriminatzailea.
- PP alderdiak aurkeztutako beste helegite baten aurrean, hor ere epai murriztailea, euskarazko informazioa emango dela esatean, inork erdaraz eskatzen badu emango zaiola espreski onartzen denean ere (euskaraz ez dakienaren eskubideak babesteko), horretarako batek "euskaraz ez dakiela alegatu" behar izatea diskriminatzailea da. Oldarraldi honetako beste epai batzuetan ere agertu den argudio bihurria hau.
Manifestazioarekin bat egin nahi baduzu, hemen duzu ondo dokumentatzeko aukera, goiko esteka horietan.
Erantzunak kargatzen...