Helduei zuzendutako eta konpetentzia digitalak lantzeko euskarazko bost tailer prestatu dituzte Talaios kooperatibak eta Don Bosco LHko ikastetxeak Errenterian. Zuzenketa: lehenago argitaratu dugu tailer hauetako batzuk zirela Donostian eta ez, denak Errenterian izango dira.
Tira, gaztelaniazko saioak ere izango dira kasu batzuetan, baina hemen euskarazko saioen informazioa biltzen dizuegu:
Egunerokorako segurtasuna sarean eta mugikorrean / Azaroak 2/ Don Bosco / 16:30-18:00
Gailu digitalaren segurtasunarekin zerikusia duten gaietan interesa dutenei zuzendutako tailerra. Pasahitzak sortu eta kudeatzeko tresnak aurkeztuko dira eta, horrekin batera, gure gailuak iruzurretatik babesteko gomendioak emango dira, egunerokoan topatu ditzakegun adibideekin. Bukatzeko, mugikorrak seguru mantentzeko oinarrizko jarraibideak eskainiko dira.
Euskarazko baliabideak sarean / Azaroak 9 / Don Bosco 16:30-18:00 EUSKARAZ
Mundu digitalean euskarazko edukiak eta baliabideak zeintzuk diren ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzendutako tailerra da. Saioan zehar, formatu desberdinetako edukiak non topa daitezken ikusiko eta zein motatako edukiak eskaintzen diren aztertuko da. Bestalde, aisialdiarekin lotuta euskarazko jokoak ikusiko dituzte.
Eguneroko tramiteak online (Osakidetza, bizitza laborala, udala) / Azaroak 16 / Don Bosco 16:30-18:00
Zerbitzu publikoek online tramiteak egiteko eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta horiek nola egin daitezkeen ikasi nahi dutenei bideratutako tailerra da. BakQ nola lortu daitekeen landuko da eta horrek zein aukera ematen dituen aztertuko da. Osakidetzarekin lotutako eskaerak eta dokumentuak, bizitza laborala eta udaletxetako online zerbitzuak erakutsiko dira.
Eduki digitalak sortzen: Canva / Azaroak 28 / Don Bosco 16:30-18:00
Eduki digitalak sortzen ikasteko tailerra. Modu errazean eduki eta material digital ikusgarriak sortzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira. Horretarako, Canva plataforma erabiliko da. Plataforma honek aukera ematen du erakargarriak diren aurkezpenak, kartelak edota marrazkiak egiteko.
Adimen Artifiziala erabiltzen hasteko tresnak / Azaroak 23 / Merkatuzar 18:00-19:30
Adimen Artifiziala zer den ezagutzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira. Egunerokoan tresna hau nola erabili daitekeen ikusiko da, hainbat adibiderekin, eta nola funtzionatzen duten aztertuko da. Egoera honetan, euskarak zein leku duen hausnartuko da eta, bukatzeko, jarduera erraz baten bitartez, euskara tresna digital hauetan sustatzeko tartea hartuko dugu.
Izena emateko, hemendik.
Erantzun
Sartu