Teknologia albisteak

Basquecamp 2 urriaren 18an Bidarten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-10-02 : 12:10

Basquecamp 2 datorren urriaren 18an ospatuko da Lapurdin, Bidarteko Izarbel teknoguneko ESTIA unibertsitatean. Barcamp erako deskonferentzia auto-antolatua da Basquecamp.

Lehen Basquecamp topaketa Larrabetzun izan zen euskara hutsez (wikia, ondorengo kronika), eta honako honetan, berriz, frantsesez eta euskaraz egingo da.

Egun osoko ekitaldia izango da Bidartekoa (goizeko 8.30etatik gauerdira arte, larunbat batez) eta doan da, jatera gelditzen bazara salbu. Bakarrik 100 parte hartzaile onartuak izanen dira, eta urriaren 11 arte duzu zure izena emateko epea.

Informazio gehiago:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago