Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaltzaindiaren nazioarteko biltzarra, Pirinioetako hizkuntzak

Sustatu
2008-10-01 10:10

Kartelean, Pirinioetako lau hizkuntza ageri dira: euskara, aragoiera, okzitaniera eta katalanera.

Egitaraua hemen duzue. Urriaren 7a, historia eta dialektologiari buruzko eguna, bi hitzaldi indartsurekin hasiko da. Joseba Lakarrak Aitzin euskara izeneko hitzaldia emango du, eta Joakin Gorrotxategik Euskara Zaharra izenburuduna. Gorrotxategi eta Lakarra, biak kritiko eta sinesgogor azaldu izan dira Veleiako ustezko euskararen aztarna zahar horien inguruan.

Biltzarra Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren lehen ospakizuna izango da. Izan ere, 1918an abiatu zen akademia sortzeko prozesua, eta 1919ko urrian eratu zen ofizialki Euskaltzaindia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu