Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lawrence Lessig eta Remix Euskal Herrian

Zera aurkeztuko du Lessigek: Remix: Ekonomia Hibridoan Arte eta Merkataritza oparoa eraikitzea. Oraingoz argitaratu gabe dago liburua, beraz, aurrerapen polita dastatzeko aukera dugu.

Edukien industriak industria orokorrari egileen eskubideak arautzean muturreko neurrietara jotzea merkataritza eta ekonomiaren hazkuntzarako ona dela pentsarazi dio, baina hori gezurra da. Hitzaldi honetan, Lessig Irakasleak muturreko jabetza intelektualarekin bukatuko bagenu, geure kulturak eta industriak gara lezaketen sormenezko etorkizun oparoa deskribatuko du.

Lawrence Lessig-ek unibertsitateko Internet eta Gizarterako Gunea sortu zuen, baita Creative Commons ekimena ere. Stanford, Harvard eta Chicagoko Unibertsitateeko Zuzenbide Irakaslea eta abokatua da eta zuzenbide informatikoan aditua da. Pensilvaniako Unibertsitatean, Trinity College-en (Cambridge) eta Yale Unibertsitatean ikasi zuen.

Gaur egun Creative Commonsen presidentea da, Electronic Frontier Foundationeko Kontseiluko kidea eta 2005ean sortutako Software Freedom Law Centerreko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen. Izen-ematea doan da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu