Sustatu logoa Teknologia albisteak

Oier Fuentes-en "Beghiri" EuskoMovie-ko irabazle

EuskoMovie - EuskoSare
2008-10-02 09:10
EuskoMovie, EuskoSare-k antolatutako filme laburren lehen lehiaketa online-ak baditu zortzi irabazle. Gipuzkoako Oier Fuentes-ek Filme Laburrik Onenaren Saria irabazi du "Beghiri" obrarengatik. Berea ere den "Kakarril"-ek aipamen berezia jaso du epaimahaiaren partetik. Ideia Berririk Onenaren Saria Xabier Hernández eta Mikel Gorrotxategi-ren "Consejos" filmeari eman zaio. EuskoSare-ren erabiltzaileek erabaki dute bozketa elektronikoaren bitartez Publikoaren Saria "Memorias de una albokari" ematea.

Lehiaketaren sariak hurrengoak dira:

* Filme Labur Onena: 600 euro
* Ideia Berri Onena: 400 euro
* Publikoaren Saria: 200 euro

EuskoSare taldea irabazleekin jarriko da kontaktuan sarien banaketa adosteko. Eusko-Movie-ko lehen edizioan parte-hartu duzuenei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Parte-hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute: klasifikatzen diren lehen hamar pertsonek paperezko diploma bat jasoko dute eta gainontzekoek email itxurako diploma eskuratuko dute.
EuskoMovie sailkapenak (epaimahaiaren bozketa):

1. Beghiri (Filme Labur Onena)
2. Consejos (Ideia Berri Onena)

EuskoMovie sailkapenak - erabiltzaileen bozketa:

1. Memorias de una alboka (botoak: 183)
2. Consejos (Botoak: 132)
3. El Basco del Acertijo (Botoak: 72)
4. Beghiri (Botoak: 52)
5. Ikurriña (Botoak: 46)
6. Anne Etchegoyen (Botoak: 38)
7. The basque flamme (Botoak: 32)
8. Witch Mary says: never hang up the boots (Botoak: 32)
9. DAD (Botoak: 31)
10. Argi gorri haiek (Botoak: 30)
11. Aratz (Botoak: 27)
12. Sustraiak (Botoak: 20)
13. Kakarril (Botoak: 20)
14. Lore (Botoak: 20)
15. Beti Eskamak Kentzen (Botoak: 19)
16. Xiba-Spinning Top (Botoak: 19)
17. Un cantábrico sentimiento (Botoak: 18)
18. Mi padre, artista vasco (Botoak: 17)
19. Txoko Tlalpan (Botoak: 14)
20. Elgarrekin Koru 2008 (Botoak: 13)
21. Gorbea (Botoak: 11)
22. Ganekogorta (Botoak: 11)
23. Olentzero (Botoak: 11)
24. Saludade en Euskera (Botoak: 8)
25. Txoko Unam (Botoak: 8)

EuskoMovie-ren lehen edizio honek Euskal Filmoteka eta Eusko Ikaskuntzaren Zinema Sailaren laguntzarekin kontatu ahal izan du. Obra guztiak mugikorrarekin, bideo kamararekin edo argazki kamerarekin filmatuak izan dira eta gai euskaldunak jorratu dituzte. Filmek bi minututako luzera dute gehienez, amaierako tituluak barne.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu