Teknologia albisteak

Garai bateko predikuak!

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia - Alkizako Oilategitik
2008-10-01 : 09:10

Irailaren hasieran Oilategitik aldizkariaren 2008ko aleak ikusi zuen argia Alkizan. Ale horretan Enrike Larrartek Alkizan XVII. mendearen hasieran eginiko prediku harrigarri baten berri ematen digu.

Honela du predikuak hasiera: “Madarikatua izan dadila jaten duzuen janaria, edaten duzuen edaria eta arnasten duzuen airea. Madarikatua izan dadila zanpatzen duzuen lurra eta lotarako duzuen ohea. Sua eta harria besterik ez dezala bota zeruak zuen gauzen gainean; zuen lanaren emaitzarik ez dezazuela goza, eta beharrean zaudetenean ez dezazuela laguntzarik aurkitu." Oilategitik aldizkariaren 58. orrialdetik aurrera duzue predikuaren testua eta baita predikuaren arrazoia.

Leitzera gonbidatzen zaituzte, orduko sozietate ilunaren adibide jakingarria baita.

Erantzun

Sartu