Teknologia albisteak
1

Lanpostuak CodeSyntax-en: informatikaria, diseinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax
2008-10-04 : 10:10

Sustatu.com eta beste hainbat proiektu burutu dituen Eibarko enpresak, CodeSyntax-ek, eta bere biki berriak, Tagzania Services-ek, lanpostu eskaintza ireki dute. Informatikariak eta diseinatzaileak behar dira. Aukeratuek, euskaraz lan egiten duen enpresa ingurune abegikor batean izango dute postua, Eibarren.

Informatikaria

Informatikaria

Informatikaria behar dugu, web ingurunean programatuko duena, batik bat Python lengoaian. Weberako programatzen esperientzia duen norbait nahi dugu, baina esperientzia profesionala izan daiteke, edo lan propioetan zein ikasketetako proiektuetan hartutakoa.

Diseinatzailea

Diseinatzailerako, gustu oneko pertsona nahi dugu. Interneteko esperientzia baloratuko da, baina beste alor batzuetako esperientzia: irudi korporatiboan, arte zuzendaritzan, testu inprimatuaren maketazioan. Komunikazio proiekturen batean ibili izana, alderdi grafikoan, edo mezu-hedapenaren prozesuan gauzak egiten... Persuability kontzeptua inoiz entzun baduzu, oraindik hobeto, baina ez da ezinbestekoa.

Gehien baloratuko duguna:

  • CSS estilo orriak ezagutzea
  • HTML lengoaia ezagutzea
  • Erabilgarritasun (usability) kontzeptua apreziatzea

Bidali kurrikuluma

Uste dugu giro oneko enpresa garela. Lantokia Eibarren dugu, oso eroso eta txuloa. Ordutegiak malguak dira. Euskara, gaztelania eta ingelesa komeni dira hemen lan egiteko. Laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Zuen kurrikulum edo lan-eskaerak, mesedez zuzendu gure webguneko datu-orritik. Ez dugu nahi Word fitxategirik. Testu hutseko azalpenak nahi ditugu, mesedez, eta datu-orri horretan kopi-pega eginda bidaltzea nahi dugu. Mesedez, egindako lanen URL-ak edo portafolioaren Interneteko helbidea eman, halakorik bazenu.

Era berean, eskaintzak kargatu ditugu Infojobs zerbitzura. Han baduzu kurrikuluma, agian errazagoa zaizu hortik izena ematea:

Erantzunak

CodeSyntax
2008-10-07 : 17:46

Euskara lan hizkuntza den lanpostuetarako sortutako Bilalan zerbitzuan ere kargatu ditugu bi eskaerak: disenatzailearena eta programatzailearena.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago