Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Plangintza graduondokoan matrikulazio epea zabalik dago urriaren 15a bitarte. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.
Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko lau saiorekin osaturik dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.
Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.
Zortzigarren edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila bitarte burutuko da eta informazio orokorra http://hiznet.asmoz.org webgunean edota hiznet@asmoz.org helbidera idatziz topa daiteke.
Erantzun
Sartu