Eman ta zabal zazu software librea
2008-09-30 09:09
Jardunaldia Joxe Mari Korta Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Zentroan izango da, Donostiako EHUko Ibaetako kanpusean.
Karrera Amaierako Proiektuak (KAP) edo software librearekin lotutako praktikak aurkeztu daitezke. Hauek ere aurkez ditzakete ikasleek (zerrenda irekia da):
- Software librearekin lotutako proiektuak (ikerketa, garapena, ezarpena, hedapena, esperientziak, etab.)
- Software libreak teknologian, gizartean, ekonomian, etab. duen eragina aztertzen duten lanak
Komunikazio posiblearen laburpena (10-20 lerrokoa) aurkezteko epea urriaren 5a arte. Eta ondoren komunikazioa bera bidaltzeko, urriaren 15a arte.
Informazio gehiago SLUN08 orrian. Lanak aurkezteko argibideak hemen.
Erantzunak kargatzen...