Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa

Urtero bezala, Unibertsitate publiko eta pribatuetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) "IV. Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Erakusketa" antolatu du. Edizio hau UPV/EHUko Arabako Campusean egingo da.

Aurtengo erronka liburuen eta ikas-materialen formatu elektronikoa bultzatzea da. Horretarako, bi tailer eta mahainguru bat antolatu dugu erakusketaren ekitaldien artean.

Ekitaldi guztiak dohainik izango dira.
Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Informazio gehiago: www.eireka.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu