Teknologia albisteak

Ikastaroa euskaraz: edukiak sindikatuz, parte hartzea

Erabiltzailearen aurpegia
Enpresa Digitala - Enpresa Digitala
2008-09-29 : 11:09

Tresna asko dira sindikatzeko aukera eskaintzen digutenak; horregatik, euskarazko ikastaro honen helburua da informazio-iturri horiek guztiak jasotzea, aukeratzea, era egokian definitzea, iragaztea, kudeatzea eta erabiltzen ikastea. Ikastaroa irailaren 30etik urriaren 2ra da Miramongo parke teknologikoan, Donostian.

Informazioa jasotzeko aukeraz gain, informazioa trukatzeko modua ere eskaintzen du sindikazioak(taldeen artean, modu publikoan edo pribatuan), parte-hartze deszentralizatu baten bidezko hartu-emanean.

Gure edukiak geure ingurunetik kanpo hedatzeko aukera eskaintzen digute.

Formatu estandarrari esker, gure edukiak milaka lekutara heda ditzakegu, oso ahalegin txikiarekin.

Gaur egungo Interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate eta taldeek entzun egin behar dute eta tresna berritzaileez hornitu behar dira, informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Ikastaro honetan ikasiko duzu:

  • Edukiak sindikatzea zer den ikastea.
  • Edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ezagutzea.
  • Feed-ak (edo kanalak) irakurtzeko tresna kontrolatzea.
  • Zerbitzu horien guztien informazioa kudeatzen, iragazten eta sailkatzen ikastea, Yahoo pipes bezalako erremintekin.
  • Edukiak sindikatzeak barne-komunikaziorako eskain ditzakeen aukerak ezagutzea.
  • Edukiak sindikatzeak izan ditzakeen erabilera zehatzak ezagutzea eta zein esparrutan baliagarri izan daitezkeen jakitea.

Informazio gehiago hemen

Erantzun

Sartu