Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bertsozale Elkartean lan eskaintza

Eskatzen da:

Eskatzen da:

Goi edo erdi mailako ikasketak, komunikaziorako teknologien ezagutza, jarrera konprometitua eta euskara ongi menderatzea. Planifikaziorako, talde dinamikarako eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea.

Kontuan hartuko dira:

Hizkuntzen ezagutza, komunikazio lanari lotutako trebakuntzak, bertsolaritzarekin harremanak, antzekoak izan daitezkeen ekitaldien antolakuntzan aritu izana, gizarte mugimenduetan esperientzia.

Eskaintzen da:

Obra amaiera izaerako lan kontratua, urtarrilaren 1ean hasi eta txapelketa amaitu artekoa.

Interesatuok bidali curriculuma Bertsozale Elkartera, Kale Nagusia 70, 20150 Villabona helbidera edota komunikazioa@bertsozale.com helbide elektronikora, 2008ko urriaren 31 baino lehen. Edozein zalantza izanez gero deitu 943694129 telefonora.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu