Urtebete pasa da Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak Elebila euskarazko bilatzailea sareratu zuenetik, eta ordutik, tresna hau hobetzen jarraitzeko lanean aritu da. Hortaz, bi berrikuntza nabarmen eskainiko ditu bilatzailearen urteurrenean: irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketa. Bestalde, gogoratu norbanakoek edo/eta enpresek edozein blog edo web gunetan jarri dezaketela Elebila.
Urtebete pasa da euskarazko bilatzailea jaio zenetik Elebila , eta urtemugarekin batera, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak, bilatzaile honen sortzaileak, zenbait berrikuntza erantsi dizkio. Elebila berrituak euskarazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ematen du. Irudi bilatzailearen bitartez, erabiltzaileak aukera izango du euskaraz, zein beste edozein hizkuntzatan idatzitako testuei dagokien irudiak bilatzeko. Bestalde, Elebilak sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ere eskaintzen du. Hau da, erabiltzaileak euskarazko hitz bat idazten duenean, Elebila bilatzaileak hitz horren sinonimoak ere erakusten ditu: adibidez, triku idatziz gero, kirikiño edo sagarroi hitzak ere proposatuko ditu.
Era berean, edozein norbanakok edo enpresak bere blogean edo web gunean Elebila integratzeko aukera eskuragarri jarri du Elekak www.elebila.eu web gunean. Baita Microsoft Word-en eta Open Office-en plugina integratzeko aukera ere. Gainera, aipatu beharra dago, www.elebila.eu mugikorretatik atzitu ahal izateko prestatuta dagoela.
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2008ko IKT diru-laguntza jaso du.
Erantzun
Sartu