Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kepa Junkeraren diskoaren klona osatu, jatorrizkoekin

Sustatu
2008-10-31 08:10

Kepa Junkeraren Etxea diskoaren funtsa da euskal kantu edo ezagun klasikoak, soinujoleak musikatuak, eta zenbait kantari erdaldunen ahotsetan abestuak. Horren inguruan iritzi trukea egon da Zabaldun, eta proposamen bat: "Junkeraren diskako kantuen bertsio euskaldun petoak aurkitu, MP3-an jarri eta Junkeraren diskoa balitz moduan P2P sareetan zabaltzea. Izan ere, zalantzarik ez dut bertsio "klasikoak" Junkerarenak baino hobeak direla. Norbait animatzen bada, taldean egin genezake lana!" Eguneraketa, ostirala: Hasi da bat bilduma egiten, eta wiki bat eratu da jarraipenerako.

Kepa Junkeraren diskoa bikoitza da, bi CD, hamarna gairekin. Gai horietako batzuk medley edo nahasketak dira, bi kantu edo gehiagoren konexioa. Eta abesti bat, Maite nun zira, nonbait bi bertsiotan agertzen da diskoan.

Batzuk eta besteak kontuan hartuta, hauek dira kantuak:

  • Haurtxo txikia
  • Bautista Bazterretxe
  • Bazkaldurikan bapo bapo
  • Din Don
  • Urzo xuria
  • Maitia nun zira
  • Ikusten duzu goizean
  • Joxe Migelen batela
  • Hara nun diran
  • Oriko txoria
  • Prima eijerra
  • O Pello Pello
  • Nere sentimendua
  • Orain kantatuko dut
  • Madalenara
  • Hiru damatxo
  • Behin batean Loiolan
  • Iruten ari nuzu
  • Triste bizi naiz eta
  • Xarmagarria zira
  • Miru zuria
  • Ikusi nuenean
  • Loriak udan
  • Lili eder bat badut nik
  • Haika mutil
  • Bermeoko portua

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu