Teknologia albisteak

Mintegia: Karbonoarekiko mendekotasun txikiagorantz

Erabiltzailearen aurpegia
Asmoz Fundazioa - Asmoz Fundazioa
2008-10-29 : 15:10

Asmoz Fundazioak Mintegi Birtuala antolatu du: "Karbonoarekiko mendekotasun txikiagoko ekonomia baterantz: energiaren ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatuz."

Klima aldaketa da gaur egun dugun ingurumen arazo handiena, zientzialarien arazo izateari utzi eta herritarren kezka izatera eta agenda politikoaren lehen lerroan kokatzera igaro baita. Ez da ingurumen arazoa soilik, garapen arazoa ere bada. Planeta osoan du eragina eta egundoko inertzia du. Ez da ahaztu behar klimak bizi baldintzak mugatzen dituela: elikatzeko aukerak, ekonomia jarduera, oro har, eta populazioaren segurtasuna.

Gertakariaren garrantzia islaturik geratzen da, beste batzuen artean, arazoaren inguruan sortutako legegintza oparoan eta hainbat gizarte eragilek (enpresa, irabazi-asmorik gabeko erakunde, administrazio publiko,…) abian jarritako ekimenetan, munduko herrialde eta nazio askotan, Euskadi bera ekimen horien garapenaren adibide argia delarik.

Ildo horretan, Asmoz fundazioak; Karbonoarekiko mendekotasun txikiagoko ekonomia baterantz: energiaren ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatuz izeneko Mintegi Birtuala antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitate eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Helburu nagusia tokiko erakunde eta enpresatako teknikariak, unibertsitate tituludunak eta profesionalak, eta energiaren alorrarekin loturiko iraunkortasunean interesa duten eragileak, oro har, prestatu eta sentsibilizatzea da, aintzat hartuz klima aldaketaren bizkortzea egungo teknologia erabilita garatutako herrialdeen ekoizpen eta kontsumo joerei zor zaiela. Erantzukizuna denona den bezala, denon artean erantzun beharko da.

Mintegiaren iraupena 50 ordutakoa da, 2008ko azaroaren 3an hasi eta abenduaren 31ra arte luzatzen delarik. Mintegia birtuala izango da, bisitaldi teknikoez osatua.

Informazio orokorra eta izen-emate orria ikastaroaren energia.asmoz.org webgunean topa daitezke edota posta elektroniko posta elektroniko bidez. Izen emate epea Urriak 31an amaitzen da.

Erantzun

Sartu