Kontseiluak abenduaren 13an BECen egingo duen ekitaldia aurkeztu du gaur Barakaldon. Ospakizuna iragartzeko kartela ere erakutsi du, ilargiko lorratza eta "Euskaraz bai" leloaren eguzkia batzen dituena, "Pauso bat harago" izenburupean.
Mendigurenen esanetan, "aurkeztu dizuegun kartelean irakur daitekeen bezala, Kontseilua, hamargarren urteurrenarekin batera, pauso bat harago emateko prest dago. Eta euskararen normalizazioaren bidean urrats sendoak eman beharra irudikatu nahi izan dugu ilargiko lorratzaren argazkiaren bitartez".
"Gaur hizpide izan dugun mezua ikusgarritasunez irudikatuko dugu abenduaren 13an, arratsaldeko seietan, bertaratuko diren lagunen aurrean. Euskalgintzak orain arte arte egindako lanaren atzera begirakoa egiteaz gain, Euskaraz bai
eguzkira bidean jarriko gaituen ontzia bilakatu nahi dugu Bizkaia Arena. Datorren astean jakinaraziko dugu bidaia txartela eskuratzeko modua. Doako ekitaldia izango bada ere, sarrera eskuratzea beharrezkoa izango baita. Milaka lagunentzako tokia dago ontzi honetan, eta nahi duen oro gonbidatzen dugu bidaiaren hasiera izango den ekitaldira etor dadin", aurreratu du Xabier Mendigurenek.
eta bai... eta bai... nik euskarari bai ta bai!!!