Ikasleentzat zein irakasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea erakargarri izan daiteke. Zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo hainbat proba di-da egin daitezkeelako. Horren inguruko ikastaroa antolatu du UEUk.
Interneten hitzen analisi morfologiko eta esaldien analisi sintaktikoa automatikoki egiteko aukerak badira: Morfeus eta Freeling adibidez.
Helburuak
Metodologia
Aztertuko dira Interneten bidez analisi morfologiko eta sintaktikoa egiteko dauden zenbait aukera. Emaitzak interpretatzeko behar diren kategoria eta azpikategoriak ondo ezagutzeko hainbat ariketa egingo dira konputagailuan.
Bukaeran ikastaroko partaideek eurek asmatu beharko dituzte ariketa berriak, gero beren ikasleekin gelan erabili ahal izango dituztenak. Batez ere euskararako egingo da, baina espainiera eta ingelesa ere landuko dira.
Nori zuzendua
Morfologia eta sintaxiko ariketak lantzen dituzten ikasleentzat eta irakasleentzat.
Ikastaroaren eguna AZAROAREN 5a.
Ordutegia: 9:30/13:30 - 15:00/19:00
Irakasleak: Maxux Arantzabe, doktorea Hizkuntzalaritzan. Kepa Sarasola, doktorea Informatikan. UEUko kidea.
Informazio gehiago eta izena emateko aukera: www.ueu.org
Adibide batzuen irudiak ikusteko jo hemen