Xori harraparien zaintzeaz eta ikertzeaz arduratzen den Iparraldeko Saiak elkarteak http://www.saiak.com webgunea sareratu du daraman lanaren berri emateko eta bereziki bokazio berri batzuren sorrarazteko.
Gunean aurkeztuak diren edukien artean zonbait narbarmentzekotan, bi horiek aipatu behar lirateke:
- Jean Curutcharry behatzaileak 1977an, Baigorri aldean, bururatu zuen hegazti sarraskijaleei buruzko dokumentala (soinurik gabekoa bainan seguraski Ipar Euskal Herrian egin zen mota hartako lehen filma)
- Zonbait argazkilarik egin argazki bikainak, atal batean bilduak (ugatza, arrano beltza, sai arrea, sai zuria...)
Zu ere Saiak elkarteko kide izan zaitez eta lagun gaitzazu Euskal Herri mendialdeko harrapariak ezagutzen!