Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan

Diskoen entzunaldiak egiteko asmoarekin jaio da Kafea eta galletak izeneko proiektua. Hain zuzen ere, hilabeteko lehenengo larunbatetan batuko gara Gernikako gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentatzeko. Alde batetik, egitasmoak helburu didaktikoa du, jendeak ezagutu ohi ez dituen disko garrantzitsu zenbait ezagutarazi nahi baitira. Bestetik, disko horiek baldintza egokietan entzuteko aukera eskaini nahi da, hainbat larunbatetako bazkalosteak kafea eta galletak dastatuz gozatzeko.

Horrenbestez, datorren azaroaren 1ean, larunbatean, lehenengo audizioa egingo dugu, arratsaldeko 5etan. Slint taldearen Spiderland diskoa izan da saio hauei hasiera emateko aukeratu dugun galleta. 1991ean Touch and Go diskoetxeak argitaratutako diskoa ezinbestekotzat jo izan dute askok 90. hamarkadako post-rock delako musika mota ulertu ahal izateko.


Argazkiak.org | Kafea eta Galletak © cc-by-sa: gernikatik

Saio bakoitzean entzungo den diskoa girotze aldera, diskoa ondo ezagutzen duen pertsona batek testu bat idatziko du eta bertan banatuko da, diskoari dagokion fitxa teknikoarekin batera. Slinten diskoa aurkezteko, Valentziako Fernando Junquerak (Negro) propio idatzitako testu batez baliatu gara.

Larunbatekoa lehenengo saioa denez, eta bereziagoa izan dadin, entzunaldiaren ostean (arratsaldeko 7etan) Xabier Montoiaren kontzertua izango dugu areto berean. Zenbait urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, bueltan dugu gasteiztarra. Kontzertua hirukote gisa emango du, formatu semiakustikoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu