Sustatu logoa Teknologia albisteak

irratia.com s8und system

iPtx - irratia.com
2008-10-31 12:10

Gure lehen emankizunaren emisioan, irc kanalean izan genuen Snoid jauna. Orduz geroztik laguna da, sareko entzulea. Zirikatzailea eta proposamen interesgarrien bultzatzaile. Sareko laguna den arren, ez dugu inoiz beragaz egoteko betarik izan. Baina kantuak igorri dizkigu orain ere, eta irratsaioa berak proposatutako kantuekin egin dugu.

Musika, sarea eta irratigintza uztartu ditu irratia.com egitasmoak urte guzti hauetan. Horretan jarraitzen dugu. Irratia gara, musika jarri, zabaldu eta entzuten dugu eta sareko gaiak jorratzen ditugu gure emankizunetan. Musikarekin ospatu gura genuke urteurren hau, sarean, lagunekin...

Beraz zuk ere, musikazale, musikari, disko jartzaile edo entzule zaitugun horrek, igorri zure kantuak. Argitaratu blogean, pintxatu, idatzi...

guk irratia.com egiten jarraituko dugu, gogotsu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu