GIMP-eko manuala euskaraz IMH-ren eskutik
2008-12-12 09:12
IMHko web gunean manual berri bat dugu euskeraz: Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa.
Lan hau ZerIkasi.com proiektuaren barnean kokatzen da, eta kredituen atalean dakarren moduan, besteak beste Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.
Manualaren gaztelerazko bertsioak arrakasta handia izan zuen , espero dugu euskarazko bertsio honek ere antzerako arrakasta izatea.
Kredituen atalak dioen moduan, Creative Commons ShareAlike lizentzia dauka.
Manualaren egilea Koro Gabiola izan da, eta gustura jasoko du borondate eta asmo onez egiten diren ekarpen guztiak.
Erantzunak kargatzen...