Erosi.eu etxetresna elektrikoen sareko denda martxan da abenduaren 7tik. Azkoitiko Milar Larramendi etxetresna elektrikoen dendak bere jarduna zabaltzeko asmoz sortutako sareko denda da erosi.eu eta etxetresna elektrikoak modu onean eskainiko ditu. Euskara hutsez abiatu da denda eta etxetresna elektrikoen lehenengo sareko euskarazko denda da.
Erosi.eu, interneteko denda, gaur egungo kontsumo ohiturei eta bezeroen behar eta nahiei erantzun zehatza ematera dator; etxetresna elektrikoak modu onean eskainiko baititu, ohiko dendetan baino merkeago. Azkeneko urteetan kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, eta gero eta gehiago dira internet bidez era guztietako erosketak egiten dituzten lagunak. Hauek batik bat, kalitateko produktuak prezio onean eta ahalik-eta merkeena lortu nahi dute. Egun guztion ahotan dabilen krisiak ere erosketak ahalik eta merkeen egitera bultzatu ditu erosleak eta erosi.eu webgunean izango da aukera horretarako, horixe eskainiko baita; merkatuan dauden etxetresna elektrikoen fabrikatzaile ezagunenen gailuak ahalik-eta prezio onenean eta kalitate onenaren bermearekin. Honela, Panasonic, LG, Siemens, Sony eta beste hainbat enpresen telebistak, dvd-ak, bideo-kamerak, hozkailuak, sukaldeko plakak, kafe-makinak eta bestelako gailuak salduko dira erosi.eu-n.
Dendaren hizkuntza ezartzerakoan, euskarari lehentasuna eman eta euskara hutsean abiatu da erosi.eu. Ondorioz, etxetresna elektrikoen lehenengo sareko euskarazko denda da. Aurrera begira gaztelerazko bertsioa ere jarriko da martxan, bezero erdaldunei zuzenduta.
Azkoitiko Milar Larramendi dendak 45 urtetako esperientzia du etxetresna elektrikoen salmentan. 1963ko azaroaren 30ean, San Andres Egunez, inauguratu zen Julio Urkijo 16 bis kaleko denda eta harrez gero bezeroen beharretara eta erosketa moduetara egokitu da. Honela, 1978 urtean sukaldeko altzarien saila zabaldu zuten eta sukalde etxe ezagunen altzariak eskaintzen hasi. Milar Larramendik gaur eguneko beharretara moldatutako sukaldeak atontzen ditu edonork bere etxean gozatzeko. Sukaldeen diseinu pertsonalizatuak egiten ditu horretarako, eta etxe ezagunenen etxetresna elektrikoekin hornitzen ditu sukaldeak. Erosi.eu interneteko denda Milar Larramendik dagoeneko dituen beste bi arloei (etxetresna elektrikoen salmenta eta sukaldeko altzarien saila) gehituko zaio.
Erantzun
Sartu