Bertsolarien txapelketa nagusia, irudi bila
2008-12-11 15:12
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2009ko Txapelketa Nagusiaren irudia hautatzeko lehiaketa jarri du martxan. Txapelketako irudi nagusia eta eszenatokian izango duen aplikazioa eskatzen da. Kontuan izango da irudi nagusiak gainontzeko komunikazio euskarrietan izango duen garapena ere. Teknika librea izango da eta urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.
Txapelketaren komunikazio-helburuak abiapuntu hartuta osatuko da ideia eta irudiaren diseinua.
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek sustapena@bertsozale.com helbidean eskatu behar dute informazioa, abenduaren 5a baino lehen.
Erantzunak kargatzen...