Teknologia albisteak
1

Ahozko ondarea: Internetetik irratira

Erabiltzailearen aurpegia
Ane Lardi Enbil - Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea
2008-12-10 : 09:12

Oiartzun Irratiak saio berria estreinatu berri du. Saio berriaren izena ‘Oiartzuarren baitan’ da, eta hain zuzen, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen izen bereko proiektutik datorkiguna da. Asteazken eta larunbatetan dira emanaldiak.

2006tik hona, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak ‘Oiartzuarren baitan’ proiektua jarri zuen martxan eta 2008ko udaran aukeztu zuen emaitzaren zati garrantzitsua, hau da, herriko aitona-amonei egindako elkarrizketak on-line jarrita.

Internet bidez eskuragarri badaude ere, oraindik jende asko da sarera hurbiltzen ez dena, beraz, irratsaioa falta diren horiengana iristeko izango da. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen proiektu honen helburua gazteei bertako euskalkia eta herriko historia ezagutaraztea bada ere, badaki, adinekoek oso gustura entzungo dituztela ahozko ondarean jasotako lekukotasunak.

Asteazkenero, arratsaldeko 17,00etatik aurrera, Oiartzungo aitona-amonek hainbat gaien inguruan kontatukoak entzuteko moduan izango dira Oiartzun Irratia sintonizatzen duten guztiak. Eta asteazkenetan ezin duenak, berriro ere aukera izango du larunbatetako errepikapenetan, eguerdiko 13,00etan. Beti ere, FM 107an. Horretaz gain, saioa Arrosa sarean ere eskuragarri izango dute Euskal Herriko hainbat irratik.

‘Oiartzuarren baitan’ saioaren atal nagusia asteko gaia izango da; astero gai bat jorratuko da. Gai horren gainean oiartzuarrek aipatutakoak entzungo dira gehienbat, baina hauekin batera, gai horren inguruan, konparatzeko jarriko diren Euskal Herriko beste txokoetako lekukotasunak ere entzungo dira. Halere, astero errepikatuko den gai bat ere egongo da: herriko historia. Gerra garaiko lekukotasun asko jaso dira eta haiek izango dira gehien entzungo direnak.

Oiartzungo eta beste herrietako ahozko ondarea erakutsiko da, beraz, saio honetan. Eta irratsaioan agertuko diren lekukotasunak honako bi web atarietan ere ikus daitezke:

Erantzunak

Bittor Hidalgo
2008-12-10 : 10:36

Zorionak ahaleginagatik eta galdera: Pentsatu al dezue mintzoak transkribatzea? Ba al daukazue dirurik, baliabiderik horretarako? Ona da denek ere, euskaldun gazte, euskaldun berri, beste euskalkietako euskaldunek, ikerlariek, aukera izateko entzuna irakurriarekin lotzeko.



Ondo izan



Bittor

Erantzun

Sartu